GURE EKIMENA

“Rumbo a Gaza” gizarte zibiletik jaiotako ekimen bat da eta Gazan egunero bizitzen diren egoerak ezagutzera ematea du helburutzat. Honetarako, bi itsasontzi lortu nahi dira, bakoitzak 200 pertsona eta 2000 tona laguntza humanitarioa  eraman ditzan. Heldu eta gero, UNRWAri emango zaio, berak kudeatu dezan banaketa. Ekimenari gehitu diren pertsona eta elkarteen artean, aktoreak, kazetariak, idazleak, sindikariak, musikariak eta gizarte ekintzaileak daude, honela, Gazako mugan ematen diren egoera jasanezinak salatzeko konpromesua hartzen dute.

Nola parte hartu?

Dudarik gabe, “Rumbo a Gaza” ekimenak, ahal beste berme behar ditu aurrera eraman ahal izateko. Aurrean aipatu den moduan, hasierako ideia, Espainiako porturen batetik aterako diren bi itsasontzi erostea da. Honetarako, gizartearen konpromesua beharrezkoa da, dohaintzen bidez, helburua lortu al izateko. Hau lortzeko, kontu korronte bat zabaldu dugu, eta “apoyo campaña Rumbo a Gaza” kontzeptuarekin egin daitezke dohaintzak:

BIC/SWIFT: CLPEES2M – IBAN: ES17

CCC: 3035 0395 16 3950002133.

“Berme-bonuak” ere jarriko dira martxan, itsasontzietan joango den materiala erosi al izateko, hemendik gutxira eskegiko dira web orri hontan. 2010 Urritik, 2011ko Maiatzerarte, hainbat ekintza izango dira Palestinako biztanleei laguntzeko eta era berean, “Rumbo a Gaza” ekimena aurrera eraman al izateko. Dena dela, web orri hontan eskegiko dira aurrera eramaten diren ekintza guztiak. Era zuzenean parte hartzeko, hiriburu ezberdinetan sortu diren lan taldeetan egin daiteke, honetarako, colabora@rumboagaza.org helbiderekin kontaktuan jarri.

Informazio gehiago jasotzeko, info@rumboagaza.org.

ATXIKIMENDUAK

Behean sinatutakoek, gizarte zibiletik abiatzen den ekimen honi elkartasuna adierazi nahi diogu, zati eta ordezkari sentitzen garelarik, halaber Gazarantz giza laguntzarekin portu espainoletik irtetea babesten dugu. Israelgatik Palestinar lurraldeen okupazioa eta Giza Eskubideen urraketa jarraitua salatzeaz gain, irmotasunez sinesten dugu horrelako ekintzek erabakiorki laguntzen dutela palestinar biztanleriaren bizi baldintzak hobetzera.

Gazako biztanleriak bizi duen egoera larria eta egoera honi amaiera emateko gobernu europarrek erakusten duten borondate eskasa dela eta, ezinbestekoa ikusten dugu gizarte zibilak, Gazako zerroan eraikuntzarako materialen, jakien, sendagaien eta eskola materialen sarrera librea ziurtatzeko nahi orokorra agerian jartzen duten horrelako ekimenak bultzatzea, eta Israelek gizarte zibilari inposatu dion legez kanpokoa eta bidegabea den blokeoarekin amaitzea.

Formularioa a: info@rumboagaza.org

Atxikimendurako formularioa

Izen eta abizenak (derrigorrezkoa)
Zure email-a (derrigorrezkoa)
Lanbidea
Erakunde edo taldea (Baten baten ordezkari izan ez gero)

Ikusi accessions zerrenda

LAGUNTZA TALDEAK

“Rumbo a Gaza” ekimena hasi zenetik, hainbat laguntza talde sortu dira penintsula iberiko osoan, Cadizetik Galiziaraino eta Kataluniatik Lisboaraino. Gure ustez, gizarte zibilak masiboki parte hartzea beharrezkoa da, proiektuak egonkortasunez eta era burujabean aurrera egin dezan. Horregatik, laguntza talderik ez dagoen lekuetan, talde bat sortzera animatzen zaituztegu. Laguntza taldearen helburua da “Rumbo a Gaza” ekimena eta horri lotutako kanpainak hedatu eta dinamizatzea. Halaber, garrantzitsua da talde horiek autonomiaz aritzea, testuinguruari egokitutako berezko jarduera dinamikoak sortuz, garatu beharreko kanpainetan ahalik eta jende gehien parte hartzea lortzeko.

“Rumbo a Gaza” denok gara!

Laguntza talde hauekin harremanetan jar zaitezke: colabora@rumboagaza.org.

KOALIZIOA

2009. urtean, Askatasunaren Ontzidiaren Koalizioa sortu zen, eta helburu nagusitzat zuen Gazaren blokeoa itsasotik apurtzea. Koalizioaren fundatzaileak honako hauek izan ziren: Gazako Blokeoaren Kontrako Europako Koalizioa, Ship to Gaza Greece, Ship to Gaza Sweden, IHH Insani Yardim Vakfi, Palestinian Solidarity Campaign eta Free Gaza Movement. Guztiak lanean hasi ziren, 2010eko udaberrian ontzidi bat Gazara bidali ahal izateko.

2010eko maiatzean, Israelek ilegalki eraso egin zion Askatasunaren Ontzidiari, eta, horregatik, Askatasunaren Ontzidiaren Koalizioak lanean dihardu Gazaren blokeoarekin amaitzeko eta herri palestinarraren kontra gauzatutako beste politika ilegal batzuk errotik erauzteko. Azken hilabeteetan koalizioa handitu egin da, kide berriek bat egin dutelako Italian, Suitzan, Frantzian, Holandan, Espainian, Kanadan, Norvegian, Belgikan, Australian, Austrian, Malasian, Irlandan, Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan. Kide horiek guztiak lanean ari dira Gazara itsasontzi bat edo gehiago bidaltzeko II Askatasunaren Ontzidian. Koalizioaren erreferentea Espainian “Gazarako bidean” da.

Askatasunaren Ontzidiaren Koalizioaren oinarri den dekalogoak honako puntu hauek ditu ardatz:

1. Guztion giza eskubideak errespetatzen ditu, arrazari, generoari, tribuari, erlijioari, etniari, nazionalitateari, orientazio sexualari, herritartasunari edo hizkuntzari lotutako bereizketarik egin gabe.

2. Israelek 1967ko ekainaren 5etik okupatutako lurraldeen legezko biztanleek, eta baita legezko Palestinan beren etxeetara itzuli ezin duten errefuxiatuek ere, nazioarteko urak eta aire espazioa eskuragarri izan behar dituzte, mugarik gabe, eta Nazio Batuen eta nazioarteko zuzenbidearen ebazpen guztiak bete behar dira.

3. Israelek 1967ko ekainaren 5etik okupatutako lurraldeen legezko biztanleak askatuak izan behar dira, eta gune horietarako sarrera eta irteera guztiak kontrolatzeko eskubidea gauzatzeko aukera izan behar dute, israeldarrek trabarik egin gabe.

4. Bake justu eta iraunkorra lortzeko lehen urratsa da Israelek militarrak 1967ko ekainaren 5etik okupatutako lurraldeetatik ateratzea, eta lurralde horietan bizi diren biztanleen gainean aplikatzen diren lege, araudi, zuzentarau eta praktikak ezeztatu behar dira.

5. Israelek 1967ko ekainaren 5etik okupatutako lurraldeetan eraikitako hesi guztiak eraitsi behar ditu.

6. Israelek aitortu behar ditu bertan bizi diren herritar arabiar-palestinarren erabateko berdintasunerako oinarrizko eskubideak.

7. Prest gaude indarkeria ezaren eta hitzen eta ekintzen indarkeriarik gabeko erresistentziaren printzipioekin bat egiteko, edozein unetan.

8. Herri palestinarrari gure elkartasun osoa ematen diogu, baina ez dugu inolako partidu politiko edo erakunderik babesten, salbuespenik gabe.

9. Aitortzen ditugu palestinar errefuxiatu guztiek, erbesteratuek eta haien ondorengoek Israelen eta palestinar lurralde okupatuetan dauden beren etxeetara berehala itzultzeko duten eskubidea, beren jabegoak berreskuratzeko eskubidea eta jabego horien gaineko kalte, desjabetze eta legez kontrako erabileragatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea, nazioarteko legediari jarraiki. Hori batez ere norbanakoen eta kolektiboen eskubide bat da, ezin du dagokion pertsonak bakarrik negoziatu.

  • RSS
  • Facebook Rumbo a Gaza
  • Twitter
  • Youtube Canal Rumbo a Gaza
  • Vimeo Canal Cultura i Pau
  • Galería de Rumbo a Gaza

Agenda

Mayo  2012
Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
   
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31