60 urte baina gehiagoko jabetza eta garbiketa etnikoa
1,5 milioi palestinar bizi diren 360 km2 lurralde bat da Gazako zerroa. 1947ko azarotik bere lurretatik egotzitako palestinar errefuxiatu gehienak jaso zituen Gazak. Honek bere egitura demografikoa aldatu zuen erabat, eta gaur mundua biztanle dentsitate handienetakoa duen lurraldeetako bat da.
1949ko armistizioa eta gero Egiptoko militarren kontrolpean geratu zen Gaza. Herritarrentzako lan aukerak murritzak ziren eta errefuxiatu eremuetan bizi baldintzak oso gogorrak. Horrela, ez da ulergaitza lehenengo erresistentzi mugimenduak lurralde hauetako errefuxiatu eremuetan sortu izana. Musulman Anaiei lotutako mugimenduek hasieratik aurkitu zuten babesa Gazako herriaren etsipenean, iraupenerako bidea eta kolonien aurkako borroka era bat ikusten zuten beraiengan. 50. eta 60. hamarkadetan marxismo, panarabista eta abertzaletasun erresistentzi mugimenduak arrakastaz mamitu ziren.
1967an, sei eguneko gudaren ostean, Gaza beste lurralde okupatuak bezala, israeldar okupazioaren menpean geratu zen, zainpeko lurraldeak deitu zituztenak. Gudarosteko lehendabiziko politikak, 1947an hasitako egozteak jarraitzea zuzenduak izan ziren. Zisjordanian bizi ziren 590.000 palestinarrak eta Gazako zerroan bizi ziren 380.000, politika honen tamaina eta zailtasuna nabarmentzen dute. 1971An Jabbalya eremuko matxinada palestinarrak eta gero, partzialki gelditzen dituzte Gazako egozte prozesuak. Paraleloki, israeldar gobernuak, okupazioaren edozein motatako aurkaritza irmotasunez itotzen zuen erregimen militarra inposatzen zuen eta okupatutako lurraldeetan finkatze politikei hasiera ematen zien.
1967an Gaza zerroko ekonomia, bakarrik Israelen eta nazioarteko erkidegoaren babesaren menpean egotera pasa zen. Israelek, erlazio neokolonial baten bitartez, inongo inbertsiorik egin gabe, palestinar herritarren bizi baldintzak, hobetu zitzakeen azpiegiturarik sortu gabe, eskulan merkea lortzea eta lurraldeetan kontsumo-ondasunak saltzen utziko lioken merkatu libreko sistema kapitalista inposatu zuen. 1971an, Gazako langileen %50ak, Israelen lanaldi bat lan egin ahal izateko, Israelgo militarren kontrolak egunero pasa behar zituzten eta “esklabo merkatua” gainditu, inongo segurtasun edo lan eskubiderik gabe, soldata miserable bat izateko; hori bai, inguruko lurraldeetan lortu zezaketena baina altuagoa. Errepresio politikak, lan egiteko zailtasunak eta biztanle dentsitate handiak eragile erabakigarriak izaten jarraituko dute Gazako etorkizunean.
1987. urtean, bataz besteko 27 urte zituzten 850.000 mila errefuxiatu zeuden Gazako zerroan. Testuinguru honetan jar dezakegu errefuxiatu eremuetan lehenengo Intifadaren lehertzea eta ondoren, okupaturiko beste lurraldeetara zabaltzea. Okupazioaren aurkako altxamendu zibil eta indarkeri gabekoa, Israelek palestinar herritarren artean hildako eta zauritu ugari eragin zituen indar militarraren erabilerarekin erantzun ziona, batik bat, Gazako zerroan. Etxeratze-aginduak, eraikin publikoen itxiera aginduak, etxebizitza eta beste ondasunen eraistea, herritarren bizi baldintzetan ondorio larriak izan zituzten, batik bat zerbitzu sozialetan, osasunean eta hezkuntzan. Momentu horretan horrela ulertzen da Islam politikoaren banderapean “Jihad islamiar” edo “Hamas”-en antzerako taldeen eta beren okupazioaren aurkako politikaren sorkuntza eta hazkundea.
Bake prozesuaren hasiera, ANP-aren sortzea eta nazioarteko laguntzak palestinar herritarren bizi baldintza txarretan itxaropen haziak sortu zituen. Ala eta ere, laguntzak eta bake prozesuak, Israelen segurtasunaren erretorikarengatik baldintzatuak izan ziren, Palestinako herriari okupazioak ezarritako indarkeriaren menpean eta bizi baldintza gogorretan bizitzen jarraitzen zuelarik, beraien bizi baldintzak hobetu beharrean, gehiago inbertitu zen gorputz polizialetan eta kontrol mekanismoak ezartzen.
Nahiz eta bake akordioek okupaturiko lurraldeetako errealitatea alda zezakeen edozein ekintza esplizituki debekatzen zuen, Gazan, adibidez, 1996an kolonoen biztanleria %62 handitu zen. Eta 1967 eta 2005 artean, kolono judutarrek bertako herritarren kontura, ura eta lurra lapurtu zizkieten. Aldi berean, bake prozesuan zehar, Israelek geroz eta gutxiago behar zituen palestinar langileak eta Gazako lurraldea isolatzen hasten da, erresistentzi armatua menperatzearen aitzakiarekin, askotan islamiar taldeen atentatu suizidak barne sartzen zituztelarik, laurogeita hamargarren hamarkadaren erdialdean, elektrifikatutako burdin hariz eginiko harresia eta zainketa dorreak egin zituen, Gaza presoen eremua bilakatuz.
2000 urteko bake prozesuaren porrota eta gero, lurralde okupatuetako errepresio politika gogortu egiten da. Gazako zerroan, asentamenduak mantentzeko zailtasunak, palestinarren aurkako etsaitasunak eta beren babesa biztanleria dentsitate handiko lurralde batean, Ariel Sharon-ek bultzatutako “deskonexio” egitasmoa azaltzen du, 2005ean egina eta zerrotik 9000 kolonoren ateratzearekin. Kolonizazioa eta “deskonexioa” zuhaitz eta lur ereingarrien suntsiketarekin batera etorri ziren. Soilik 2006ko ekaina eta 2007 maiatzaren bitartean, indar israeldarrek, Zisjordanian 2775 zuhaitz sustraitik ateratzeaz gain, 12900 dunum nekazal lur suntsitu zituztela kalkulatzen da.
Mugak, lur, itsaso edo airetik zuzenki edo zeharka Israelgatik kontrolatuak jarraitzen dutenez, Gazak okupatuta jarraitzen du. Rafah-ko igarobidea barne, non, Egiptok, kontrola duen eta Israelek begirale botere zabala. Egoera honek, Ginebrako IV hitzarmena eta nazioarteko itun gehienak bortxatzen jarraitzen du. Aldi berean, itsaso sarbideei mugatze gogorra jarri die, zerroko arrantzariek beraien lana egin dezaketen eremua geroz eta gehiago gutxituz, ia erabat gauzaeztanduarte,- gaur egun, itsasertzetik onartutako muga hiru itsas milia da,- langabeziaren igoera, sektorean neurri handiko krisialdia eta herritarrei jaki horniketa garrantzitsuen moztea eraginez.
2006ko legegintzako hauteskunde demokratikoko garaipena eta gero, Israel eta nazioarteko erkidegoa Palestinari blokeoa ezartzea bultzatzen dute, hautestontzietako herriaren borondateren aurka. Palestinar talde ezberdinen arteko istiluek, Fatah Zisjordania kontrolatzera eramaten dute. Hamas-ek, bere boterea Gazako zerroan mantenduko du, gertakari honek Israelek erabateko blokeoa jartzea bultzatuko du, bizitzeko horniketa garrantzitsuenik gabe utziko duelarik. 2007ko ekainaren 12tik, Gazan debekatuta dago lehengaien, gizaldeko artikulu ez komertzialen eta uraren banaketarako sarearen eta estolda sistemen mantenurako beharrezko elementuen sarrera. 2007Ko azaroan, 438 eraikuntza enpresen itxieraren ondorioz 3500 lanpostu galdu dira.
2008Ko abenduan eta 2009ko urtarrilean, Israelek, 1400 palestinar hil ziren,gehientsuenak zibilak, eta azpiegitura, etxebizitza, herri palestinarretako eraikin publiko asko suntsituak izan ziren operazio militar batean, Gazako zerroa eraso zuen. Nazio Batuetako ikerketa batzordeak eginiko txostenean, erasoan, nazioarteko eskubide asko bortxatzeaz gain, gizateriaren kontrako eta gerra krimenak egin zirela esan zuen. Txosteneko gomendioak eta gizateriaren aurkako eta gerra krimenen ikerketak ahazte diplomatikoan eta politikoan erori dira, non, estatuak eta ondorioz nazioarteko erakundeek ez duten erantzun sendorik garatu eta aginte Israeldarrak zigorgabe jarraitzen dute.
Gazako mugen itxierak, gaur egun palestinar lurraldeko berreraikitze, horniketa eta garapen aukerak eragozten ditu. Lurralde okupatuetako egoeraren Nazio Batuetako kontalariak, blokeoak berreraikitzeko materialen sarrera nola eragozten dituen adierazi du. Energia horniketaren murrizketak, eta eragiten dituen ondorio ekonomiko larriak eta gaur egun blokeoaren aurrean giza laguntzatarako balio duen lurpeko bide sarea suntsitzeko lurpeko horma eraikitzearen politika ere salatu du. Hori Gazan gertatzen da, baina Zisjordaniak okupaziopean jarraitzen du, beren familiak eta lurrak palestinar herritarrak banatzen dituen horma batengatik bananduak, eta barne eta koloniar kontrol militar ugariengatik zatitua dago. Gaur egun 4.5 milioi palestinar errefuxiatu baino gehiago daude, eta Israelen bizi diren palestinar biztanleek, bereizketa sozial handia jasaten dute.Baita ere,
Gazako blokeoa puskatzeko gizarte zibileko ekimenak, Israeldik bortizkeriarik handienarekin erantzunak izan dira, “Flotilla de la libertad”-eko kasuan bezala. Nazioarteko erkidegoaren erantzun ahulak, soilik gizarte zibilaren, beraien gobernuen presioari eta nazioarteko erakundeen esku uzten dute Palestinan 60 urte baina gehiagoko garbiketa etnikoari amaiera jartzea.
Ilan Pappe-ren hitzetan, iraganean, zigor eta erabaki gogor eta tinkoak hartuz, Hegoafrikako eta Serbiako bezain egoera gogorrei aurre egin zion mundu askeak. Mendebaldeko gobernuen Israelekiko ganorako eta etengabeko presioak bidaliko lioke soilik, Israelek kide izan nahi duen mundu horrengatik, politikoki eta moralki indarkeria politikak eta zapalketa estrategiak onartuak ez direnaren mezua. Eta , bake ekimenek, erruduntasuna, eskubideen lehengoratzea eta justizia bezalako funtsezko gaiak ahaztuaz,nola beraien bake ahaleginak, lurraldearen neurrian bildu dituzten, baieztatzen du.
Beste ontziteria: Gazarekiko nazioarteko elkartasuna
2008ko abuztuan, 13 herrialde ezberdinetatik zetozen 44 pertsona, bi arrantzontzitan itsasoratu ziren, eta lehenengoz Gazako zerroaren itsas blokeoa apurtu zuten. 44 pertsonek mundu osoari frogatu zioten jende arruntak borondate tinkoa, giza eskubideenganako sinismen sakona eta ongi antolaturiko plangintzez horniturik, munduko gudaroste indartsuenetakoak ezarririko legez kanpoko blokeoa garaitu daitekeela. Zetozen 4 bidaietan, Gaza Askeko Mugimenduko (Free Gaza Movement – FGM) itsasontziak Gaza zerroko itsas blokeoa hausten arrakasta izan zuen.
FGM-aren arrakastak beste helburu batzu inspiratu ditu, Viva Palestina karabana kasu, Gazako blokeoa hausteko.
2008ko abenduan Gazako zerroko israeldarren inbasioaren ondoren, FGMaren misioei Israelek eraso militarrekin erantzun zien. Israelgo estatua mediterraneoko piraten moduan dabil, eremu askeko uretako eta nazioarteko arauei jaramonik egin gabe. 2008Ko abenduan, Israelgo indar militarrak Dignity itsasontziarekin talka egin zuen eta 2009ko urtarrilan Arion itsasontzia ondoratzearekin mehatsu egin zuen, beranduago, ekainean, bahituz. 2009Ko abenduan eta Israeldar estatuaren laguntzaz, agintare Egipziarrek etzietan utzi sartzen Gazako blokeoa puskatzko beste saiakera batean Rafah-ko mugatikan Gazara sartzen eta Gazako palestindarrekin Eretzeko mugarantz martxa bat egiten saiatu behar ziren “Marcha por la Libertad de Gaza”-ko (Gaza Freedom March) 1400 internazionalei.
2010eko maiatzean, Gazako blokeoa puskatzeko helburuarekin, munduko 40 nazioetako 750 pertsonek, azken 30 urteotako oihartzun handiena izan duen ekintza zuzena antolatzea lortu zuten; “Flotilla de la Libertad”. Sei itsasontzi, 10.000 tona baino gehiagoko giza laguntza eta bolondresez beteta, nazioarteko uretan elkartzeko xedez, eta Gazaruntz batera iristeko helburuarekin itsasoratu ziren. Maiatzak 31ko goizaldean “Flotilla de la Libertad” erasotu zuen Israelek. 9 hildako eta larritsaun ezberdineko 50 zauritu izanik gutxienez. Eraso honek, Israelgo Estatuaren gaitzespena zabaldu eta bere zigorgabetasunaren aurka lan egiteko beharra nabarmendu du mundu mailan. Herri palestinarraren legezko eskubideekiko elkartasuna ere bultzatu du.
Plataforma solidario bat izateko jaio den ‘Rumbo a Gaza’ Espainiar estatuko hiritar batzuen partehartzearen fruitu da. ‘Rumbo a Gaza’-k munduko hainbat erakunde anitzekin bat egin nahi du, Gazako blokeoa puskatu, palestinarrei giza sostengua eman, eta Israelgo Estatuaren politika genozida salatzeko helburuarekin lan egiteko erreferente izan.








